15 Eta igorri darozquitzuet ene cerbitzari guciac, profetac, goicetic jaiquiz, bidaliz eta erranez: Bihur çaitezte, cein çuen bide tzarretic; ont çatzue çuen lehiac, ez jarraic jainco arrotzei, eta ez beçatzue cerbitza; eta egonen çarete, çuei eta çuen arbasoei eman darotzuedan lurrean; eta ez duçue eman beharria, eta ez nauçue ençun.
16 Jonadaben, Errecabaden semearen umeec gothorqui beguiratu dute beraz beren aitac manatu ciotena; aldiz populu hori etzait ethordun içatu.
17 Aria hortaz dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non Judaren eta Jerusalemdar gucien gainera erakarriren dudan, hequien contra erran dudan atsecabe gucia; ceren minçatu bainatzaiote, eta ez baitute ençun; deithu baititut, eta ez baitute ihardetsi.
18 Errecabarren etcheari berriz, erran çaroen Jeremiasec: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo erreguec: Çuen aita Jonadaben manamenduari ethordun içatu çaretelacotz, eta haren manu gucia beguiratu, eta harec manatu guciac eguin ditutzuelacotz;
19 Aria hortaz hau dio Jaunac, armadetaco Jaincoac: Errecaben seme Jonadaben errotic ez da nihoizco egunetan escasturen guiçona, ene aitzinean egonen dena.