8 Gure aita Jonadab Errecaben semearen hitzari ethordun içatu gare beraz manatu darozquigun gauça gucietan, haletan non ez baitugu arnoric edan gure bici gucian, ez guc, ez gure emazteec, ez gure seme-alabec.
9 Eta etcheric ez dugu eguin egoteco; eta ez dugu içatu ez mahasti, ez landa, ez erainçaric;
10 Bainan egotu gare olhetan, eta gure aita Jonadabec manatu darozquigun gucietan ethordun içan gare.
11 Nabucodonosor, Babilonaco erregue, igan denean ordean gure lurrera, erran içan dugu: Çatozte, sar gaitecen Jerusalemen, Caldearren armadaren eta Siriaco armadaren ihes; eta Jerusalemen gaudeci.
12 Eta Jaunaren hitza Jeremiasi ilki citzaioen, cioelaric:
13 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çoaz eta erroçute Judaco guiçonei eta Jerusalemdarrei. Ez othe duçue behinere cridança onhetsiren, ene hitzei ethordun içateco? dio Jaunac.
14 Jonadab, Errecaben semearen solasac garai atheratu dire: bere semeei manatu cioten etzeçaten arnoric edan; eta orai arteo ez dute edan, ceren ethordun içan baitire beren aitaren manuari; ni berriz, minçatu natzaitzue, goicetic jaiquiz eta minçatuz, eta etzaizquidate ethordun içatu.