3 Hean, Judaco etcheac adituric hequiei eguin gogo diozcatedan gaizqui guciac, norbera itzulico den bere bide guciz tzarretic, eta ene beguithartea ont dioçotedan hequien gaixtaqueriari eta bekatuari.
4 Jeremiasec deithu çuen beraz Baruc, Neriasen semea; eta Baruquec liburu batean iscribatu cituen Jeremiasen ahotic, Jaunac hari erran solas guciac.
5 Eta Jeremiasec manatu çuen Baruc, erraten cioelaric: Ni hersia naiz eta ez naiteque sar Jaunaren etchean.
6 Sar çaite çu beraz eta liburutic iracur çatzu ene ahotic iscribatu ditutzun Jaunaren hitzac, populuac aditzen duelaric Jaunaren etchean, barur egun batez; berçalde, Juda guciac aditzen duelaric, iracur çatzu hango hirietaric ethorrico direnei;
7 Hean othoitz bat hequien ahotic erorico den Jaunaren aitzinean, eta batbedera itzulico den bere bide guciz tzarretic; ceren gaitzac baitira iraquidura eta sepha, ceinequin Jauna minçatu baita populu horren contra.
8 Eta Baruquec, Neriasen semeac, eguin çuen Jeremias profetac manatu gucien arabera, Jaunaren etchean liburutic iracurtuz Jaunaren hitzac.
9 Bada, Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregueren borzgarren urthean, bederatzigarren hilabethean, guerthatu cen barur bat oihu eguin çutela Jaunaren aitzinean Jerusalemen populu guciari, eta Judaco hirietaric Jerusalemera murruca ethorri cen oste guciari.