13 Eta Jeremiasec ihardetsi çuen: Ez da hala; ez noha Caldearren gana ihes. Eta Jeriasec etzuen ençun bainan Jeremias hartu eta aitzindarietara eraman çuen.
14 Aria hortaz aitzindariec, samurrean Jeremiasen contra, joric igorri çuten Jonathan iscribauaren etchean cen presondeguira; ecen Jonathanec çuen presondeguico cargua.
15 Jeremias sarthua içan cen beraz çupu-cilhoan eta burdinetan; eta Jeremias han egotu cen asco egun.
16 Bada, Sedecias erregueac igorriric, ilkiaraci çuen, eta ixilic bere etchean galdeca haritu citzaioen, cioelaric: Uste duçu baden Jauna ganicaco solasic? Eta Jeremiasec ihardetsi çuen: Bai bada. Eta erran cioen: Babilonaco erregueren escuetara arthiquia içanen çare.
17 Eta Jeremiasec erran cioen Sedecias erregueari: Cer hoben eguin darotzuet çuri, çure cerbitzariei eta çure populuari, preso ene eçarceco?
18 Non dira çuen profeta, profetisatzen çarotzuetenac, eta erraten çutenac: Ez da ethorrico Babilonaco erregue gure contra eta lur hunen contra?
19 Orai beraz ençun çaçu, othoi, erregue ene Jauna: Balia bedi ene othoitza çure aitzinean, eta ez beneçaçu bihurraraz Jonathan iscribauaren etchera, han hil nadien beldurrez.