17 Eta Jeremiasec erran cioen Sedecias erregueari: Cer hoben eguin darotzuet çuri, çure cerbitzariei eta çure populuari, preso ene eçarceco?
18 Non dira çuen profeta, profetisatzen çarotzuetenac, eta erraten çutenac: Ez da ethorrico Babilonaco erregue gure contra eta lur hunen contra?
19 Orai beraz ençun çaçu, othoi, erregue ene Jauna: Balia bedi ene othoitza çure aitzinean, eta ez beneçaçu bihurraraz Jonathan iscribauaren etchera, han hil nadien beldurrez.
20 Sedecias erregueac manatu çuen beraz eçar ceçaten Jeremias ezcaratzeco presondeguian, eta egun oroz eman cioçoten ogui ophil bat eta jaquia berçalde, hirico ogui guciac akaba citecen arteo; eta Jeremias guelditu cen ezcaratzeco presondeguian.