2 Eta, ez hura, ez haren cerbitzariac, ez lurreco populua, etziren ethordun içatu, Jaunac, Jeremias profetaren arartecoz, erran ciozcaten solasei.
3 Eta Sedecias erregueac bidali cituen Jucal, Selemiasen semea, eta Sophonias, apheça, Maasiasen semea, Jeremias profeta gana, cioelaric: Guretzat othoitzaçu gure Jainco Jauna.
4 Bada, Jeremias libroqui çabilan populuaren erdian, ecic etzuten oraino preso eçarri. Beraz, Faraonen armada ilki cen Eguiptotic; eta holaco berria aditzearequin, Jerusaleme sethiatzen çuten Caldearrac goan ciren Jerusalemetic.
5 Eta Jaunaren hitza Jeremias profetari ilki citzaioen, cioelaric:
6 Hau dio Israelgo Jainco Jaunac Hau erranen dioçue Judaco erregueri, ceinac niri galdeca igorri baitzaituztete: Huna Faraonen armada, çuei lagunça eguitera ilki dena, Eguiptora bere lurrera bihurtuco dela.
7 Eta Caldearrac itzulico eta guducatuco dira hiri hunen contra, eta hartuco eta suz erreco dute.
8 Hau dio Jaunac: Ez betzatzue çuen buruac engana, erranez: Caldearrac goanen dira eta gutaric guibelerat eguinen dute; ecen ez dira goanen.