18 Ez baçare ordean Babilonaco erregueren aitzindarietara ilkitzen, hiri hau emana içanen da Caldearren escuetara, eta suz erreco dute; eta çu, etzare hequien escuei itzurico.
19 Eta Sedecias erregueac Jeremiasi erran çaroen: Caldearren alderat iragan diren Juduen gatic naiz gogoan behar; ez nadien bedere emana içan hequien escuetara, eta nitaz dosta ez ditecen.
20 Jeremiasec berriz, ihardetsi çuen: Etzare emana içanen: adi çaçu, othoi, Jaunaren hitza, nic erraten darotzudana, eta ongui helduco çaitzu, eta bicico da çure arima.
21 Baldin ez baduçu ilki nahi, huna cer erakutsi darotan Jaunac:
22 Huna, Judaco erregueren etchean guelditu diren emaztequi guciac eramanac içanen dire Babilonaco erregueren aitzindarietara, eta erranen dute: Tutulicatu çaituzte, eta çure contra nausitu dire çure guiçon baque-aguinçaile hequiec; lohian eta ixtilean sarthu dituzte çure çangoac, eta guero çure ganic guibelerat eguin dute.
23 Eta çure emazteac, eta çure haurrac Caldearretara eramanac içanen dire; eta ceroni etzare hequien escuei itzurico; bainan Babilonaco erregueren escuac harrapatuco çaitu, eta suz erreco du hiri hau.
24 Sedeciasec erran cioen beraz Jeremiasi: Nihorc ez betza jaquin solas hauquiec, eta etzare hilen.