20 Jeremiasec berriz, ihardetsi çuen: Etzare emana içanen: adi çaçu, othoi, Jaunaren hitza, nic erraten darotzudana, eta ongui helduco çaitzu, eta bicico da çure arima.
21 Baldin ez baduçu ilki nahi, huna cer erakutsi darotan Jaunac:
22 Huna, Judaco erregueren etchean guelditu diren emaztequi guciac eramanac içanen dire Babilonaco erregueren aitzindarietara, eta erranen dute: Tutulicatu çaituzte, eta çure contra nausitu dire çure guiçon baque-aguinçaile hequiec; lohian eta ixtilean sarthu dituzte çure çangoac, eta guero çure ganic guibelerat eguin dute.
23 Eta çure emazteac, eta çure haurrac Caldearretara eramanac içanen dire; eta ceroni etzare hequien escuei itzurico; bainan Babilonaco erregueren escuac harrapatuco çaitu, eta suz erreco du hiri hau.
24 Sedeciasec erran cioen beraz Jeremiasi: Nihorc ez betza jaquin solas hauquiec, eta etzare hilen.
25 Aitzindariec ordean adi baleçate çurequin minçatu naicela, eta ethor baleitez çure gana, eta erran baleçaçute: Erraguçu cer erran dioçun erregueri eta cer erran darotzun erreguec; ez gorde guri, eta etzaitugu hilen;
26 Erranen daroeçu: Ene othoitzac eçarri ditut erregueren oinetan, etzeçan mana bihurtua içan nindadien Jonathanen etchera, eta han hil ez nadien.