1 Itzulcen baçare, Israel, dio Jaunac, bihur çaite ene ganat; ene aitzinetic kencen baditutzu çure behaztopagailuac, etzare kordocaturen.
2 Eta eguian, çucentasunean eta çucembidean cin eguinen duçu erranez: Bici bedi Jauna! Eta jendaiec hura benedicaturen eta laudaturen dute.
3 Ecen Jaunac hau dio Judaco eta Jerusalemeco guiçonei: Lant çaçue lur berri bat çuençat, eta ez erain elhorrien gainera.
4 Jaunaren ingurephaitzaz ingurebac çaiteztete; bihotza ingurebacaçue, Judaco guiçonac, eta Jerusalemeco egoiliarrac; beldurrez-eta su bat iduri jauz eta kalda dadien ene gaitzidura, çuen asmuetaco malçurqueria gatic, eta nihor ez dadien içan haren hilceco.
5 Berriz heda çaçue Judan eta adiaraz çaçue Jerusalemen; minça çaitezte eta bazterretan durrundaraz çaçue turuta; oihu eguiçue hazcarqui eta erraçue: Bil çaitezte, hiri hazcartuetara sar gaiten.