12 Phesia gaitza handic heldu çait ene etsaien contra; orai xurituco ditut ene erabaquiac hequiequin.
13 Huna non populu bat heldu den hedoiac iduri, haren orga-lasterrac phesia beçala dira, haren çaldiac arranoac baino çalhuago. Çorigaitz guri, xahutuac baicare
14 Oi Jerusaleme, salbatua içateco, malçurqueriatic garbi çaçu çure bihotza: noiz arteo gogoeta galgarriac egonen dira çure bihotzean?
15 Ecen huna Danetic berriac ekarcen dituenaren minçoa, eta Efraimgo menditic idolarenac eçagutarazten dituenarena.
16 Jendaiei erroçuete: Huna Jerusalemen ençun dela urrungo lurretic çainac heldu direla eta beren oihuac adiarazten dituztela Judaco hirietan.
17 Landaçainec beçala inguratua daducate Jerusaleme, ceren hasarretzera tarritatu bainau, dio Jaunac.
18 Çure eguitateec eta asmuec ekarri darotzute hori; horra çure malçurqueriaren ondoreac, ceren uherra baita hura, ceren jo baitu çure bihotza.