15 Ecen huna Danetic berriac ekarcen dituenaren minçoa, eta Efraimgo menditic idolarenac eçagutarazten dituenarena.
16 Jendaiei erroçuete: Huna Jerusalemen ençun dela urrungo lurretic çainac heldu direla eta beren oihuac adiarazten dituztela Judaco hirietan.
17 Landaçainec beçala inguratua daducate Jerusaleme, ceren hasarretzera tarritatu bainau, dio Jaunac.
18 Çure eguitateec eta asmuec ekarri darotzute hori; horra çure malçurqueriaren ondoreac, ceren uherra baita hura, ceren jo baitu çure bihotza.
19 Barnetic, barnetic minez nago; ene bihotza nahasia da ene baithan, ez naiz ixilduco, ceren ene arimac aditu baititu turutaren durrunda eta guduco oihua.
20 Xahutzea xahutzearen gainera deithua içan da; desmasian eçarria da lurra oro; une etcholac terrepentean, ene larru-olhac bat-batean xahutuac içan dira.
21 Noiz arteo ikusiren dut jendea ihes? adituren dut turutaren durrunda?