18 Çure eguitateec eta asmuec ekarri darotzute hori; horra çure malçurqueriaren ondoreac, ceren uherra baita hura, ceren jo baitu çure bihotza.
19 Barnetic, barnetic minez nago; ene bihotza nahasia da ene baithan, ez naiz ixilduco, ceren ene arimac aditu baititu turutaren durrunda eta guduco oihua.
20 Xahutzea xahutzearen gainera deithua içan da; desmasian eçarria da lurra oro; une etcholac terrepentean, ene larru-olhac bat-batean xahutuac içan dira.
21 Noiz arteo ikusiren dut jendea ihes? adituren dut turutaren durrunda?
22 Horiec oro, ene populu çoroac ez nauelacotz eçagutu; ume adimendugabeac eta erhoac dira; gaizquiaren eguiteco jaquinsun dira, aldiz onguiaren eguiten ez daquite.
23 Beguiratu dut lurrera, eta hara hutsa eta ezdeustua cela; beguiratu dut ceruetara, eta argui bat etzen han ere.
24 Ikusi ditut mendiac, eta kordocan çabilçan; eta munho guciac ikaratuac dira.