24 Ikusi ditut mendiac, eta kordocan çabilçan; eta munho guciac ikaratuac dira.
25 Beguia eman dut, eta nihon etzen guiçon bat; eta hegastin guciac norapait eguin çuten.
26 Beguiratu dut, eta hara Carmela mortu eguina, eta hango hiri guciac xuhutuac Jaunaren beguithartearen aitzinean eta haren hasarrearen iraquiduraco hatsaz.
27 Ecen hau dio Jaunac: Lurra oro mortu içanen da; ez dut hargatic xahutze oso bat eguinen.
28 Lurra nigarrez eta ceruac gainetic atsecabez egonen dira, nic erran dudana gatic; gogo hori hartu dut, eta etzait urriquitu, eta ez naiz hortaric aldaratu.
29 Çaldizcoaren eta gueci-igorlearen oihura ihez dihoa hiri gucia; lece gaitzetara sarcen dira, harcadietara igaiten; hiri guciac utziac dira, eta guiçon bat ez da hequietan dagoenic.
30 Eta çu, Siongo alaba xahutua, cer harico çare? Escarlatazco soinac jaunz bacinetza ere, har urhezco edergailuac, eta antimonioz tinda çure bethondoac, alferretan aphaint cintazque; erdeinatu çaituzte çure galaiec, çure biciaren ondotic dabilça.