28 Lurra nigarrez eta ceruac gainetic atsecabez egonen dira, nic erran dudana gatic; gogo hori hartu dut, eta etzait urriquitu, eta ez naiz hortaric aldaratu.
29 Çaldizcoaren eta gueci-igorlearen oihura ihez dihoa hiri gucia; lece gaitzetara sarcen dira, harcadietara igaiten; hiri guciac utziac dira, eta guiçon bat ez da hequietan dagoenic.
30 Eta çu, Siongo alaba xahutua, cer harico çare? Escarlatazco soinac jaunz bacinetza ere, har urhezco edergailuac, eta antimonioz tinda çure bethondoac, alferretan aphaint cintazque; erdeinatu çaituzte çure galaiec, çure biciaren ondotic dabilça.
31 Ecen aditu ditut cuintac erditzen hari denarenac iduri, haur-minetan denaren beçalaco hesturac; Siongo alabaren minçoa; hilcen hari delaric eta besoac hedatuz erraten du: Çorigaitz niri, arimac eguiten baitarot hilcequeta hauquien gatic!