3 Ecen Jaunac hau dio Judaco eta Jerusalemeco guiçonei: Lant çaçue lur berri bat çuençat, eta ez erain elhorrien gainera.
4 Jaunaren ingurephaitzaz ingurebac çaiteztete; bihotza ingurebacaçue, Judaco guiçonac, eta Jerusalemeco egoiliarrac; beldurrez-eta su bat iduri jauz eta kalda dadien ene gaitzidura, çuen asmuetaco malçurqueria gatic, eta nihor ez dadien içan haren hilceco.
5 Berriz heda çaçue Judan eta adiaraz çaçue Jerusalemen; minça çaitezte eta bazterretan durrundaraz çaçue turuta; oihu eguiçue hazcarqui eta erraçue: Bil çaitezte, hiri hazcartuetara sar gaiten.
6 Bandera alcha çaçue Sionen; eguiçue indar, ez trica, ceren ipharretic erakarcen baititut gaitza eta xahupen handia.
7 Bere etzan-lekutic igan da lehoina, eta jaiqui da jendaquien larrutzailea; ilki da bere toquitic, çure lurraren mortu eguiteco; xahutuac içanen dira çure hiriac, eta nihor gabe gueldituco dira.
8 Hargatic jaunçatzue çurdatzac, deithore eta orrobia eguiçue; ceren Jaunaren hasarrearen iraquidura ez baita gure gainetic aldaratua.
9 Eta içanen da egun hartan, dio Jaunac, urthuco direla erregueren bihotza Eta aitzindarien bihotza; apheçac harrituac eta profetac lurrerat eroriac gueldituco direla.