9 Eta içanen da egun hartan, dio Jaunac, urthuco direla erregueren bihotza Eta aitzindarien bihotza; apheçac harrituac eta profetac lurrerat eroriac gueldituco direla.
10 Eta erran dut: Ai! ai! ai! Jainco Jauna Populu hau eta Jerusaleme enganatu othe ditutzu bada erranez: Baquea içanen duçue; eta huna arimaraino helcen hari dela ezpata?
11 Ordu hartan erranen diote populu huni eta Jerusalemeri: Haice erregarri batec jotzen du bideetan, ene populuco alabaren bideco mortuan direnetan, ez haiceztatzeco eta bihiaren garbitzeco.
12 Phesia gaitza handic heldu çait ene etsaien contra; orai xurituco ditut ene erabaquiac hequiequin.
13 Huna non populu bat heldu den hedoiac iduri, haren orga-lasterrac phesia beçala dira, haren çaldiac arranoac baino çalhuago. Çorigaitz guri, xahutuac baicare
14 Oi Jerusaleme, salbatua içateco, malçurqueriatic garbi çaçu çure bihotza: noiz arteo gogoeta galgarriac egonen dira çure bihotzean?
15 Ecen huna Danetic berriac ekarcen dituenaren minçoa, eta Efraimgo menditic idolarenac eçagutarazten dituenarena.