1 Jauna ganic Jeremiasi ethorri citzaioen solasa, Erramatic libro igorria içan cen ondoan Nabuçardanez, soldadoen buruçaguiaz, burdinaz lothua hartu çuenean, Jerusalemdic eta Judatic herraldatzen eta Babilonara eramaten cirenen gucien erdian.
2 Soldadoen buruçaguiac harturic beraz Jeremias, erran cioen: Leku hunen contra çure Jainco Jaunac çorigaitz hau erran du.
3 Eta erakarri, eta Jaunac erran çuen beçala eguin du, ceren Jaunaren contra eguin duçuen bekatu, eta ez duçuen ençun haren solasa; eta bethe da haren hitza çuen gainean.
4 Orai beraz libratu çaitut escuetan cintuen burdinetaric; eta çure gogoco balin bada enequin Babilonara ethorcea, çato, eta eçarrico ditut ene beguiac çure gainean; ordean çure desgogara bada enequin Babilonara ethorcea, çaude: huna, çure aitzinean da lurra oro: cer-ere hautatuco baituçu, eta norat-ere goateco gogoa baituçu, çoaz harat.
5 Ez ethor enequin; bainan, çaude Godoliasequin, Ahicamen seme, Saphanen arresemearequin, ceina Judaco hirien buruçagui eçarri baitu Babilonaco erreguec; çaude beraz harequin populuaren erdian, edo çoaz goateco gogoa duqueçun edocein toquitara. Soldadoetaco buruçaguiac eman ciozcan halaber jatecoac eta emaitzac, eta igorri çuen.
6 Jeremias berriz, Godoliasen gana, Ahicamen semearen gana, ethorri cen Masphathera, eta lekuaren gainean utzia içan cen populuaren erdian egotu cen.