Jeremiasen Profecia 40:4-10 BHNT

4 Orai beraz libratu çaitut escuetan cintuen burdinetaric; eta çure gogoco balin bada enequin Babilonara ethorcea, çato, eta eçarrico ditut ene beguiac çure gainean; ordean çure desgogara bada enequin Babilonara ethorcea, çaude: huna, çure aitzinean da lurra oro: cer-ere hautatuco baituçu, eta norat-ere goateco gogoa baituçu, çoaz harat.

5 Ez ethor enequin; bainan, çaude Godoliasequin, Ahicamen seme, Saphanen arresemearequin, ceina Judaco hirien buruçagui eçarri baitu Babilonaco erreguec; çaude beraz harequin populuaren erdian, edo çoaz goateco gogoa duqueçun edocein toquitara. Soldadoetaco buruçaguiac eman ciozcan halaber jatecoac eta emaitzac, eta igorri çuen.

6 Jeremias berriz, Godoliasen gana, Ahicamen semearen gana, ethorri cen Masphathera, eta lekuaren gainean utzia içan cen populuaren erdian egotu cen.

7 Eta bazterretan barraiatuac içan ciren armadaco aitzindari guciec, berec eta beren lagunec aditu çutenean, Babilonaco erreguec lekuco buruçagui eguin çuela Godolias, Ahicamen semea, eta haren gomendioco utzi cituela guiçon, emaztequi, haur eta toquico erromesetaric Babilonara eramanac içan etzirenac;

8 Godoliasen gana ethorri ciren Masphathera, eta Ismahel, Nathaniasen semea, eta Johanan, eta Jonathan, Careeren semeac, eta Sareas Thanehumethen semea, eta Ophiren semeac, ceinac Netophathico baitziren, eta Jeçonias, Maacathiren semea, berac eta beren guiçonac.

9 Eta Godoliasec, Ahicamen semeac, Saphanen arresemeac, cin eguin cioten hequiei eta hequien lagunei, cioelaric: Ez içan Caldearren cerbitzatzeco lotsa; çaudezte toquiaren gainean, cerbitza çaçue Babilonaco erregue, eta ongui helduco çaitzue.

10 Huna ni Masphathen nagoela Caldearrec gure gana igorcen dituzten manuei ihardesteco: çuec aldiz, bil çatzue mahatsac, bihiac, olioa; eçar çatzue çuen uncietan, eta çaudezte daduzcatzuen çuen hirietan.