11 Ez içan beldur çuec ikaran eçarcen çaituzten Babilonaco erregueren beguithartearençat; ez içan haren lotsa, dio Jaunac; ceren çuequin bainaiz, çuen salbatzeco; eta haren escuetaric atheratuco çaituztet.
12 Ene urricalmendua ixurico dut çuen gainera; urricalduco natzaitzue, eta lur huntan egonaracico çaituztet.
13 Erran balin bacineçate ordean: Ez gure lur huntan egonen, ez dugu ençunen gure Jainco Jaunaren hitza,
14 Dioçuelaric: Ez holacoric, bainan Eguiptoco lurrera eguinen dugu; han ez dugu guerlaric ikusico, ez turuta durrundarric adituco, ez-eta goseteric jasanen; eta han egonen gare:
15 Aria hortaz, adi çaçue orai Jaunaren hitza, Judaco ondarrac: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Baldin itzulcen baduçue çuen beguithartea Eguiptoan sarceco, eta sarcen baçarete, han egoteco;
16 Çuec icitzen çaituzteten ezpatac, han, Eguiptoco lurrean atzemanen çaituztete; eta gosetea, ceinaren grina baituçue, Eguipton lothuco çaitzue, eta han hilen çarete.
17 Eta beren beguitharteac itzulico dituzten guciac Eguiptoan sarceco, han egoteco gogoz, hilen dira ezpatatic, gosete eta içurritetic; hequietaric bat ez da gueldituco, ez-eta nic hequien gainera erakarriren dudan gaitzari itzurico.