5 Bainan Johananec, Careeren semeac, eta soldado aitzindariec harturic Judaco ondar guciac, jendaia gucietaric, ceinetan barraiatuac baitziren, itzuli cirenac, Judaco lurrean egoteco;
6 Guiçonac, emaztequiac, haurrac, erregueren alabac, eta Nabuçardanec soldadoen buruçaguiac Godoliasequin, Ahicamen seme Saphanen arresemearequin, utzi cituenac, eta Jeremias profeta, eta Baruc Neriasen semea;
7 Sarthu ciren Eguiptoco lurrean, ez baitziren Jaunaren hitzari ethordun içatu; eta heldu içan ciren Taphniseraino.
8 Eta Taphnisen Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerralaric:
9 Escuan har çatzu harri handi batzu eta gorde çatzu adrailuzco harrasiaren azpian den bobedan, Faraonen jaureguico athean, Taphnisen, Judu-guiçonec ikusten dutelaric;
10 Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non hartuco dudan Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzaria; eta igorrico dut; eta gorde ditudan harri horien gainean eçarrico dut haren tronua, eta harec harri horien gainean eçarrico du bere jarlekua.
11 Eta ethorriric joco du Eguiptoco lurra; hilceco direnac hilez, gathibu eramatecoac gathibu eramanez, ezpatarençatecoac ezpatan iraganez.