1 Jeremiasec eguin solasa Eguiptoco lurrean egoten ciren Judu guciei; Magdalon, Taphnisen, Memphisen eta Phaturesgo lurrean çaudecenei, cerralaric:
2 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ikusten duçue çuec Jerusalemeren gainera eta Judaco hiri gucien gainera jautsaraci dudan çorigaitz hau gucia; eta hara egun non dauden mortu, eta egoiliar bat ez da hequietan;
3 Eguin duten tzarqueriaren ariaz, ni hasarrearazteco, eta ez hequiec, ez çuec, ez çuen arbasoec eçagutzen etzintuzten jainco arrotzei sacrificatzeco eta hequien adoratzeco.
4 Eta çuen gana bidali ditut profeta ene cerbitzari guciac, gauaz jaiquiz, igorriz, eta erranez: Hastio dudan horrelaco icigarriqueriaric ez eguin.
5 Eta ez dute ençun, ez dute beharria makurtu, beren gaizquietaric bihurceco, eta jainco arrotzei ez sacrificatzeco.
6 Eta biztu dira ene gaitzidura eta ene iraquidura; eta gartu dira Judaco hirietan eta Jerusalemeco carriquetan; eta hauquiec bihurtu dira mortu eta desmasietara, egun agueri den beçala.