Jeremiasen Profecia 44:24-30 BHNT

24 Bada, Jeremiasec erran cioten populu guciari eta emaztequi guciei: Adi çaçue Jaunaren hitza, Judatic Eguiptoco lurrean çareten guciec:

25 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çuec eta çuen emazteac minçatu çarete çuen ahoz, eta çuen escuz obratu ditutzue çuen hitzac, cinerratelaric: Ceruco erreguinari sacriscatzeco eta libacioneen escainceco eguin ditugun botuac bethe detzagun. Bethe ditutzue çuen botuac, eta obraz ditutzue obratu.

26 Horren gatic adi çaçue Jaunaren hitza, Judatic Eguiptoco lurrean çareten guciec: Huna non cin eguin dudan nic ene icen handiaz, dio Jaunac, Eguiptoco lur gucian ene icena ez dela guehiago deithua içanen cein-nahi guiçon Juduren ahotic, erranez: Bici bedi Jainco Jauna!

27 Huna non hequien gainera atzarria egonen naicen ni gaizquico eta ez oneco; eta Eguiptoco lurrean diren Judu-guiçonac oro xahutuac içanen dire ezpataz eta goseteaz, arras xahu ditecen arteo.

28 Eta ezpatari itzurico diren guiçon bakarrac, Eguiptoco lurretic bihurturen dire Judaco lurrera; eta Eguiptoco lurrera, han egoteco gogoz sarthu diren Judaco ondar guciec jaquinen dute noren hitza den betheco, ala enea, ala hequiena.

29 Eta hau içanen duçue eçagutzari, dio Jaunac, çuen gainean ikarturen naicela toqui huntan, jaquin deçaçuen ene hitzac eguiazqui betheco direla çuen çorigaitzetan.

30 Hau dio Jaunac: Huna non arthiquico dudan Faraon Efree, Eguiptoco erregue bere etsaien escuetara, eta haren biciaren ondoan dabilçanen escura; Sedecias, Judaco erregue, arthiqui dudan beçala bere etsai Nabucodonosor, Babilonaco erregueren escura, ceinac bilhatzen baitzuen haren bicia.