13 Jaunac Jeremias profetari erran solasa, noletan Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ethorcecoa cen eta jo behar çuen Eguiptoco lurra.
14 Eremoçue Eguiptoari berria, adiaraz çaçue Magdalon, eta ençunaraz Memphisen eta Faphnisen eta erraçue: Ilki hadi eta buruz jar, ceren ezpatac iretsi baititu hire inguruan oro.
15 Cergatic usteldu da hire hazcarra? ecin ihardetsi du, Jaunac eragotzi baitu.
16 Murruca eragotzi ditu; guiçona erori da bere lagunaren aldean, eta erran dute: Jaiqui, eta bihur gaitecen gure herritarretara, gure sort-lekura, usoaren ezpataren aitzinetic.
17 Icen hau emoçue Faraoni, Eguiptoco erregueri: Demborac-asaldu.
18 Ala ni! (Dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena), Nabucodonosor ethorriren dela Thabor iduri mendien artean, Carmel itsasoaren aitzinean beçala.
19 Eguiptoan hagoen nescatcha, xuxent çatzin herraldatzeco puscac; ecen Memphis mortu eguinen dun, utzia eta ecin-egonezco toqui bat bilhacaturen dun.