18 Ala ni! (Dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena), Nabucodonosor ethorriren dela Thabor iduri mendien artean, Carmel itsasoaren aitzinean beçala.
19 Eguiptoan hagoen nescatcha, xuxent çatzin herraldatzeco puscac; ecen Memphis mortu eguinen dun, utzia eta ecin-egonezco toqui bat bilhacaturen dun.
20 Eguiptoac iduri du miga propi, lerdena; akulatzailea ipharretic ethorriren çaio.
21 Haren sariçaleac ere, haren erdian çatzanac, aratche guicenduac beçala bilhacatu dira; batean ihes eguin dute; buru ecin eguin dute; ceren ethorri baita hequien hilceco, hequien ikarpeneco eguna.
22 Etsaien oihuac durrundatzen du hala-nola cobrezco turutac; ecen harmetan laster eguinen dute, eta haizcorequin ethorrico dira, egur-ephaileac iduri.
23 Ecin-kondatuzcoac dire, dio Jaunac; ebaquiren dute haren oihana; xartalac beçala dire berhatu, eta nihorc ez derraque cembat diren.
24 Ahalquez urthua da Eguiptoco alaba, eta ipharreco populuaren escuetara arthiquia da.