20 Eguiptoac iduri du miga propi, lerdena; akulatzailea ipharretic ethorriren çaio.
21 Haren sariçaleac ere, haren erdian çatzanac, aratche guicenduac beçala bilhacatu dira; batean ihes eguin dute; buru ecin eguin dute; ceren ethorri baita hequien hilceco, hequien ikarpeneco eguna.
22 Etsaien oihuac durrundatzen du hala-nola cobrezco turutac; ecen harmetan laster eguinen dute, eta haizcorequin ethorrico dira, egur-ephaileac iduri.
23 Ecin-kondatuzcoac dire, dio Jaunac; ebaquiren dute haren oihana; xartalac beçala dire berhatu, eta nihorc ez derraque cembat diren.
24 Ahalquez urthua da Eguiptoco alaba, eta ipharreco populuaren escuetara arthiquia da.
25 Armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac erran du: Nic ikarturen ditut Alexandriaco biahorea, eta Faraon, eta Eguiptoa, eta haren jaincoac, eta haren erregueac, Faraon eta haren gainean sinheste daducatenac.
26 Eta arthiquiren ditut hequien bicien ondotic dabilçanen escuetara, Babilonaco erregue Nabucodonosorren eta haren cerbitzarien escuetara; eta guero Eguiptoa egoiliarrez betheco da beihalaco egunetan beçala, dio Jaunac.