3 Xuxent çatzue harmac eta erredolac, eta abia çaitezte guerlara.
4 Çaldizcoac, uztar çatzue çaldiac, eta igan çaitezte; jaunçatzue cascac, dirdiraraz lançac, soinera guerrunceac.
5 Bainan cer! Ikusten ditut ikaratuac, eta guibelaz itzulcean, hequietaric hazcarrenac hilac; herresacan ihes eguin dute eta ez dute guibelerat beguiratu; alde orotaric icialdura, dio Jaunac.
6 Çalhuac ez beça ihesari jo, eta hazcarrac ez beça içan itzurceco usteric; ipharraldean, Ufrataco ur-heguian içan dire garhaituac eta jo dute lurra.
7 Cein da, ibaia beçala eta ibaietaco turrustac hancen diren beçala, igaiten den hori?
8 Eguiptoa igaiten da ibaia iduri; ibaiec beçala daramazqui bere uhinac, eta erraten du: Iganez estaliren dut lurra, galduco ditut hiria eta hiritarrac.
9 Igan çaitezte çaldietara, jauz orga-lasterretara; aitzina, hazcarrac, Ethiopiarrac, Libiar erredoladunac, eta Lidiar, gueci harcen eta arthiquitzen daquiçuenac.