1 Jaunac cer solas iduqui cioen Jeremias profetari Palestindarren contra, Faraonec Gaça hartu aitzinean:
2 Hau dio Jaunac: Huna non ipharretic igaiten diren urac, eta orotara hedatzen diren uharrac beçala içanen dire, eta estaliren dituzte lurra eta haren çabaltasuna, hiria eta hiritarrac. Guiçonec oihu eguinen dute; orrobiaca egonen dire lurrean daudecenac oro;
3 Harmen eta etsaiaren guerlarien harramanz ocenaren ariaz, haren orga-lasterren ariaz, haren arroden elemeniaren ariaz. Aitec beren haurrei ez diote beguiratu, besoac ethenduac içanez,
4 Ethorri baita eguna, ceintan larrutuac içanen baitira Filistindar guciac, eta xahutuac Tir eta Sidon, beren lagunça ondar guciequin; ecen Jaunac xahutu ditu Palestindarrac eta Capadociaco irlaco ondarrac.
5 Gaça karçoildu, Ascalon eta haren haraneco ondarrac ixildu dire. Noiz arteo harico haiz hire buruaren sarrasquitzen?
6 Oi Jaunaren marrauça, noiz arteo etzare gueldituren? Bihur çaite çure maguinara; hotz eta gueldi çaite.