3 Harmen eta etsaiaren guerlarien harramanz ocenaren ariaz, haren orga-lasterren ariaz, haren arroden elemeniaren ariaz. Aitec beren haurrei ez diote beguiratu, besoac ethenduac içanez,
4 Ethorri baita eguna, ceintan larrutuac içanen baitira Filistindar guciac, eta xahutuac Tir eta Sidon, beren lagunça ondar guciequin; ecen Jaunac xahutu ditu Palestindarrac eta Capadociaco irlaco ondarrac.
5 Gaça karçoildu, Ascalon eta haren haraneco ondarrac ixildu dire. Noiz arteo harico haiz hire buruaren sarrasquitzen?
6 Oi Jaunaren marrauça, noiz arteo etzare gueldituren? Bihur çaite çure maguinara; hotz eta gueldi çaite.
7 Nola dagoque gueldiric, Jaunac manatu duenaz gueroztic Ascalonen contra, eta haren aurkirça itsas-bazterrecoen contra, eta han eman dioenaz gueroztic bere lana?