11 Gaztedanic gori içan da Moab, eta bere laparen gainean phausatu da; ez da unci batetic bercera aldaratua içan, eta ez da goan gathibu; hargatic guelditu çaio bere goçoa, eta etzaio aldatu bere usaina.
12 Aria hortaz, huna non dathorcen egunac, dio Jaunac; eta igorrico diozcat gorgoila xuxençaileac eta antolatzaileac; eta lurrerat arthiquico dute, eta hustuco dituzte haren unciac, eta gorgoilac xehacatuco.
13 Eta Camosec ahalquea emanen dio Moabi, hala-nola Israelgo etcheari eman içan baitio Bethelec, ceintan baitzuen bere sinhestea.
14 Nolaz dioçue: Hazcarrac gare eta guducatzeco guiçon sendoac?
15 Moab xahutua, eta haren hiriac erreac, eta haren guiçon-gazte hautac heriotzearen azpira jautsiac dire, dio erreguec, armadetaco Jauna deitzen denac.
16 Heldu da, hurbil da Moaben xahupena; laster handitan dathor haren desmasia.
17 Goçacari emoçue, haren ingurutan çareten guciec; eta haren icena daquiçuen guciec erraçue: Nola haute da horren cigor hazcarra, horren makila lelo handicoa?