13 Eta Camosec ahalquea emanen dio Moabi, hala-nola Israelgo etcheari eman içan baitio Bethelec, ceintan baitzuen bere sinhestea.
14 Nolaz dioçue: Hazcarrac gare eta guducatzeco guiçon sendoac?
15 Moab xahutua, eta haren hiriac erreac, eta haren guiçon-gazte hautac heriotzearen azpira jautsiac dire, dio erreguec, armadetaco Jauna deitzen denac.
16 Heldu da, hurbil da Moaben xahupena; laster handitan dathor haren desmasia.
17 Goçacari emoçue, haren ingurutan çareten guciec; eta haren icena daquiçuen guciec erraçue: Nola haute da horren cigor hazcarra, horren makila lelo handicoa?
18 Jauts hadi hire ospetic, eta egarrian jar hadi, Dibongo alabaren egoitza; ecen Moaben xahutzailea igaiten hari dun hire gana eta urratuco ditu hire hazcargailuac.
19 Aroertarra, jar hadi bidean eta beguira çac; ihes dihoanari galdeguioc eta itzurcen denari erroc: Cer guerthatu da?