18 Jauts hadi hire ospetic, eta egarrian jar hadi, Dibongo alabaren egoitza; ecen Moaben xahutzailea igaiten hari dun hire gana eta urratuco ditu hire hazcargailuac.
19 Aroertarra, jar hadi bidean eta beguira çac; ihes dihoanari galdeguioc eta itzurcen denari erroc: Cer guerthatu da?
20 Ahalquearen azpian da Moab, ceren garhaitua içan baita: eguiçue orrobia eta heiagora; Arnongo bazterretan heda çaçue berria, xahutua dela Moab.
21 Erabaquia jautsi da lur celhaierat Helonen, Jafaren eta Mephaathen gainera;
22 Dibonen, Naboren eta Deblathaimgo etchearen gainera;
23 Cariathaimen, Bethgamulen eta Bethmaonen gainera;
24 Cariothen, Bofraren eta Moaben lurreco hiri, urrungo edo hurbileco gucien gainera.