25 Hautsia içan da Moaben adarra, eta trencatua haren besoa, dio Jaunac.
26 Hordiaraz çaçue hura, ceren Jaunaren contra jaiqui den; eta Moabec çainhartaturen du escua bere goiti eguinaren gainean, eta bere gucien irrigarri içanen da.
27 Ecen hire irrigarri erabili duc Israel, ohoinen artean atzeman bahu beçala; eta haren contra atheratu ditucan elheen ariaz, gathibu içanen haiz eramana.
28 Utzatzue hiriac; harcadiac içan betzatzue egoitza, Moabitarrac; eta içan çaitezte usoa iduri, ceinac bere ohancea eguiten baitu cilho goretaco ahoan.
29 Adituac gare Moaben hampurusqueria; hainitz da hampurutsu; eçagutzen ditugu haren burgoitasuna eta bihotzeco ausarcia, hampurustasun eta harroqueriac.
30 Nic badaquizquit haren keac, dio Jaunac; eta haren indarra ez dela hequien araberacoa, eta haren ahala xit-tzen çuten gauçac eguin beharrez erabili dituela asco borroca.
31 Hargatic auhendatuco naiz Moaben gainean, oihuz egonen natzaiote Moab guciari, adrailuzco harrasietaco guiçon deithoretan daudecenei.