3 Deihadar-otsac Oronaimdic: xahutze eta hilcequeta handiac!
4 Herrautsia da Moab; marrasca eguiten irakats dioçoçuete haren haurrei;
5 Ecen Luitheco patarra gora, nigarrez eta marrascaz igan da, ceren etsaiec Oronaimgo jaustean aditu baitituzte xahupeneco orrobiac.
6 Ihes! Salba çuen biciac! Tamariscac mortuan beçala içanen çarete.
7 Ceren çure sinhestea duçun iduqui çure hazcargailu eta aberastasunetan, çu ere hartua içanen çare; eta Camos goanen da atze-herrira; eta batean haren apheçac eta aitzindariac.
8 Eta harrapacaria hiri orotara da ethorriren, eta hiri bat bakarra ez da itzuriren; eta haranac galduco eta celhaiac xahutuco dire; ecen Jaunac erran du.
9 Loreac emotzue Moabi, lorez estaliric goan dadien; eta haren hiriac mortu eta nihor ecin-egonezcoac içanen dire.