30 Nic badaquizquit haren keac, dio Jaunac; eta haren indarra ez dela hequien araberacoa, eta haren ahala xit-tzen çuten gauçac eguin beharrez erabili dituela asco borroca.
31 Hargatic auhendatuco naiz Moaben gainean, oihuz egonen natzaiote Moab guciari, adrailuzco harrasietaco guiçon deithoretan daudecenei.
32 Sabamaco mahastia, deithoratuco çaitut, Jacer deithoratu dudan beçala; çure gandoec iragan dute itsasoa; Jacerreco itsasoraino heldu içan dire; ohoina jauci da çure uzta eta mahatsen gainera.
33 Jauci, bozcarioac kenduac dire Carmeldic eta Moaben lurretic, eta lacoetaric gueldiaraci dut arnoa; mahats-leherçaileac ez du cantatuco ohico cantua.
34 Hefebondic deihadarra aditu da Elealera eta Jafaraino; beren marrasca ençunaraci dute Segordic Oronaimera, hirur urthetaco migac beçala; Nemrimgo urac ere tzartuco dire.
35 Eta Moabetic, dio Jaunac, kenduco ditut leku goretan escaincen duena, eta bere jaincoei sacrificatzen hari dena.
36 Horren gatic ene bihotza cuintaz egonen da Moaben gainean, xirola bat iduri; ene bihotzac xirolaren ots minac emanen ditu adrailuzco harrasico guiçonen gainera: ceren eguin duten ahal çuten baino guehiago, hargatic dire galdu.