36 Horren gatic ene bihotza cuintaz egonen da Moaben gainean, xirola bat iduri; ene bihotzac xirolaren ots minac emanen ditu adrailuzco harrasico guiçonen gainera: ceren eguin duten ahal çuten baino guehiago, hargatic dire galdu.
37 Içanen dire buru guciac karçoil, biçar guciac murritz, escu gucietan lokarriac, bizcar orotan çurdatzac.
38 Moaben hegaztegui gucietan eta haren carriquetan ez da deithoreric baicic, ceren deusetaco ez den unci bat beçala phorroscatu baitut Moab, dio Jaunac.
39 Nola içan da garhaitua Moaben hiria, eta orrobiaca dire egotu? Moabec nola du burua aphaldu, eta ahalquetan da guelditu? eta Moab içanen da irrigarri eta ikusgarri guciençat bere inguruan.
40 Hau dio Jaunac: Etsaia, arranoa iduri, hegaldaturen da, eta bere hegalac Moaben gainera hedaturen ditu.
41 Carioth hartua da, hartuac dire haren hazcargailuac; eta egun hartan Moabeco hazcarren bihotza içanen da erditzen hari den emaztequiaren bihotza iduri.
42 Eta Moab ez da guehiago içanen populu bat, ceren Jaunaren contra den handitu.