38 Moaben hegaztegui gucietan eta haren carriquetan ez da deithoreric baicic, ceren deusetaco ez den unci bat beçala phorroscatu baitut Moab, dio Jaunac.
39 Nola içan da garhaitua Moaben hiria, eta orrobiaca dire egotu? Moabec nola du burua aphaldu, eta ahalquetan da guelditu? eta Moab içanen da irrigarri eta ikusgarri guciençat bere inguruan.
40 Hau dio Jaunac: Etsaia, arranoa iduri, hegaldaturen da, eta bere hegalac Moaben gainera hedaturen ditu.
41 Carioth hartua da, hartuac dire haren hazcargailuac; eta egun hartan Moabeco hazcarren bihotza içanen da erditzen hari den emaztequiaren bihotza iduri.
42 Eta Moab ez da guehiago içanen populu bat, ceren Jaunaren contra den handitu.
43 Ikara, cilhoa eta artea daude hire gainean, oi Moabitarra, dio Jaunac.
44 Beldurrac ihes igorrico duena, cilhora da erorico; eta cilhotic ilkico dena, artean içanen da atzemana; ecen Moaben gainera erakarrico dut haren ikarpeneco urthea, dio Jaunac.