43 Ikara, cilhoa eta artea daude hire gainean, oi Moabitarra, dio Jaunac.
44 Beldurrac ihes igorrico duena, cilhora da erorico; eta cilhotic ilkico dena, artean içanen da atzemana; ecen Moaben gainera erakarrico dut haren ikarpeneco urthea, dio Jaunac.
45 Artetic ihes cihoacenac, Hefebonen itzalean dire baratu; bainan sua da ilki Hefebondic, eta garra Sehonen erditic; eta iretsi ditu Moaben çathi bat eta haren ume harramanz eguileetaric lehembicicoac.
46 Çorigaitz hiri, Moab! Galdua haiz, Camosen populua; ecen hire seme-alabac gathibu dituc eramanac.
47 Eta azquen egunetan, dio Jaunac, bihurraraciren ditut horren gathibuac. Hunaraino dire Moaben gainera erabaquiac.