5 Ecen Luitheco patarra gora, nigarrez eta marrascaz igan da, ceren etsaiec Oronaimgo jaustean aditu baitituzte xahupeneco orrobiac.
6 Ihes! Salba çuen biciac! Tamariscac mortuan beçala içanen çarete.
7 Ceren çure sinhestea duçun iduqui çure hazcargailu eta aberastasunetan, çu ere hartua içanen çare; eta Camos goanen da atze-herrira; eta batean haren apheçac eta aitzindariac.
8 Eta harrapacaria hiri orotara da ethorriren, eta hiri bat bakarra ez da itzuriren; eta haranac galduco eta celhaiac xahutuco dire; ecen Jaunac erran du.
9 Loreac emotzue Moabi, lorez estaliric goan dadien; eta haren hiriac mortu eta nihor ecin-egonezcoac içanen dire.
10 Madaricatua, Jaunaren lana cimarkuca daramana! Madaricatua, bere ezpata odoletic guibelatzen duena
11 Gaztedanic gori içan da Moab, eta bere laparen gainean phausatu da; ez da unci batetic bercera aldaratua içan, eta ez da goan gathibu; hargatic guelditu çaio bere goçoa, eta etzaio aldatu bere usaina.