13 Ecen ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac, Bofra mortu eta eremu içanen dela, laidotan eta madaricionetan; eta behin-bethico mortu içanen dire hango hiri guciac.
14 Aditu dut Jauna minçatzen, eta jendaiei igorria içan çaiote bidalquin bat erratera: Bil çaitezte, eta çatozte haren contra, eta goacen gudura.
15 Ecen huna non ttipi eguin hautan jendaien artean eta nardagarri guiçonen erdian.
16 Hire burgoiqueria eta hampurustasunac çoratu haute, har-cilhoetan hagoena, eta eguinahalac badabilzcac munho gainaren ardiesteco; alcha baheça ere arranoac beçala hire ohancea, ken neçaquec handic, dio Jaunac.
17 Eta mortu içanen da Idumea; hartan gaindi iraganen direnac harrituco dire, eta xixtu eguinen dute haren çauriez.
18 Eragotzia içanen da Sodoma, Gomorha eta hequien inguruco hiriac beçala, dio Jaunac; ez du guiçonac han eguinen bere egoitza, eta ez da guiçasemeric han egonen denic.
19 Huna non etsaia içanen den lehoina iduri, Jordane-muthiritic leku eder eta hazcarraren contra; ecen batbatean jauçaracico dut haren gainera; eta cein da guerlari hauta buruz igorrico diodana? Ecic cein da ene iduricoric? eta norc jasanen du ene oldarra? eta cein da ene beguitharteari ihardetsico dioen arçain hura?