20 Aria hortaz adi çatzue Jaunac Edomen contra atheratu duen asmua, eta Themandarren contra eguin dituen gogoetac: Ala! Osteco xumeenec ihes igorrico, eta xahuco dituztela berac eta beren egoitzac.
21 Hequien eragozpeneco harrabotsac ikaratu du lurra, hequien orroac ençun dire itsaso Gorrian.
22 Huna non etsaia igaitera dohan arranoa iduri, hegaldatuco da eta bere hegalac Bofraren gainean hedatuco ditu; eta egun hartan Idumeaco hazcarren bihotza içanen da erditzen hari den emaztequiarena iduri.
23 Damasençat. Asaldutan dira Emath eta Arphad, ceren berri gaixto bat aditu baitute: itsasoan, nahasiac dire, grinaren ariaz ecin içan dute phausuric.
24 Damas erkitu da, ihesari jo du, ikara lothu çaio; hesturac eta oinhaceec daducate erdi-minetan dena beçala.
25 Nola utzi dute hiri ederresgarri, hiri bozcariozcoa?
26 Hango guiçon-gazteac erorico dire hango placetan, eta gudutaco guiçon guciac ixilduco dire egun hartan, dio armadetaco Jaunac: