22 Huna non etsaia igaitera dohan arranoa iduri, hegaldatuco da eta bere hegalac Bofraren gainean hedatuco ditu; eta egun hartan Idumeaco hazcarren bihotza içanen da erditzen hari den emaztequiarena iduri.
23 Damasençat. Asaldutan dira Emath eta Arphad, ceren berri gaixto bat aditu baitute: itsasoan, nahasiac dire, grinaren ariaz ecin içan dute phausuric.
24 Damas erkitu da, ihesari jo du, ikara lothu çaio; hesturac eta oinhaceec daducate erdi-minetan dena beçala.
25 Nola utzi dute hiri ederresgarri, hiri bozcariozcoa?
26 Hango guiçon-gazteac erorico dire hango placetan, eta gudutaco guiçon guciac ixilduco dire egun hartan, dio armadetaco Jaunac:
27 Eta Damasco harrasiari su emanen diot eta Benadadeco harrasiac iretsico ditu.
28 Cedarrençat eta Asorgo erresumençat, ceinac jo baititu Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec. Hau dio Jaunac: Jaiqui eta igan çaitezte Cedarrera, eta larru çatzue iguzqui-aldeco umeac.