28 Cedarrençat eta Asorgo erresumençat, ceinac jo baititu Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec. Hau dio Jaunac: Jaiqui eta igan çaitezte Cedarrera, eta larru çatzue iguzqui-aldeco umeac.
29 Harturen diozcate beren olhac eta arthaldeac; eramanen dituzte berençat hequien larru-olhac, eta pusca guciac, eta cameluac, eta inguruan hequien gainera deithuco dute icialdura.
30 Ihes! Laster eguiçue, leceetan gorde çaitezte, Asortarrac, dio Jaunac; ecen Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, çuen contra asmu eguin du, çuen contraco xedeac burutan hartuac ditu.
31 Jaiqui çaitezte, dio Jaunac; descansu goço eta çabalean bici den populu horren contra igan çaitezte; ez dute ez atheric, ez hagaric; bakarric daude.
32 Hurapariaren pusca içanen dire hequien camelu eta abere-elemeniac; eta haice gucietara barraiaturen ditut buru murritz horiec, eta beren muga gucietaric jauçaraciren diotet herioa gainera, dio Jaunac.
33 Eta Asor içanen da erainsugueen egoitza, mortu içanen da bethi gucico; han ez da guiçonic gueldituren, eta guiçasemeric ez da han egotera ethorrico denic.
34 Cer solas iduqui cioen Jaunac Jeremias profetari Elamen contra, Sedecias, Judaco erregue, hasi cenean erreguinatzen.