3 Hefebon, eguiçan orrobia, ceren Hai xahutua baita; Errabatheco alabac, eguiçue marrasca, jaunçatzue çurdatzac, deithora çaitezte, çoazte inguruca berroac gaindi; ceren Melcom gathibu içanen baita eramana, eta harequin batean haren aphez eta buruçaguiac.
4 Certaco hindabilan handiric hire haranetan? Urthu dun hire harana, nescatcha mimbera, hire aberastasunetan fida hincena, erraten huelaric: Nor niri hurbil?
5 Huna non icialdura jautsaraciren dudan hire gainera, hire inguruan dioen gucien ganic, dio armadetaco Jainco Jaunac; eta bat bercearen ganic oro barraiatuac içanen çarete, eta ez da içanen ihesliarren bilarazteco nihor.
6 Eta horien ondoan, guibelerat itzularaciren ditut Amonen umeetaricaco gathibuac, dio Jaunac.
7 Idumearençat. Hau dio armadetaco Jaunac: Çuhurciaric Themanen ez othe da guehiago? Conseilua galdu da hango semeetaric, alfer bilhacatu da hequien çuhurcia.
8 Ihes, Dedandarrac! Itzul guibelaz, eta lecera jauts çaitezte; ecen Esauren gainera erakarri ditut haren galpena, haren ikarceco eguna.
9 Mahats-ebasleac ethorri balire hire gainera, ez othe leçaquete utz cembait molko? Ohoinac ethorri balire gabaz, beren doia eraman çuqueten.