31 Jaiqui çaitezte, dio Jaunac; descansu goço eta çabalean bici den populu horren contra igan çaitezte; ez dute ez atheric, ez hagaric; bakarric daude.
32 Hurapariaren pusca içanen dire hequien camelu eta abere-elemeniac; eta haice gucietara barraiaturen ditut buru murritz horiec, eta beren muga gucietaric jauçaraciren diotet herioa gainera, dio Jaunac.
33 Eta Asor içanen da erainsugueen egoitza, mortu içanen da bethi gucico; han ez da guiçonic gueldituren, eta guiçasemeric ez da han egotera ethorrico denic.
34 Cer solas iduqui cioen Jaunac Jeremias profetari Elamen contra, Sedecias, Judaco erregue, hasi cenean erreguinatzen.
35 Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non hautsico ditudan Elamen arrambela eta haren indar handia.
36 Lau haiceac ceruco lau izquinetaric erakarrico ditut Elamen contra, eta haiçatuco ditut haice gucietara, eta jendaiaric ez da içanen ceinetara helduco ez baitire Elamgo ihesliarrac.
37 Ikaran eçarrico dut Elam bere etsaien aitzinean eta Elamdarren biciac bilhatzen dituztenen aitzinean; eta hequien gainera jautsaracico dut çorigaitza, ene hasarrearen hatsa, dio Jaunac, eta hequien ondotic igorrico dut ezpata, oro xahu detzadan arteo.