33 Eta Asor içanen da erainsugueen egoitza, mortu içanen da bethi gucico; han ez da guiçonic gueldituren, eta guiçasemeric ez da han egotera ethorrico denic.
34 Cer solas iduqui cioen Jaunac Jeremias profetari Elamen contra, Sedecias, Judaco erregue, hasi cenean erreguinatzen.
35 Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non hautsico ditudan Elamen arrambela eta haren indar handia.
36 Lau haiceac ceruco lau izquinetaric erakarrico ditut Elamen contra, eta haiçatuco ditut haice gucietara, eta jendaiaric ez da içanen ceinetara helduco ez baitire Elamgo ihesliarrac.
37 Ikaran eçarrico dut Elam bere etsaien aitzinean eta Elamdarren biciac bilhatzen dituztenen aitzinean; eta hequien gainera jautsaracico dut çorigaitza, ene hasarrearen hatsa, dio Jaunac, eta hequien ondotic igorrico dut ezpata, oro xahu detzadan arteo.
38 Eta ene tronua jarrico dut Elamen; eta handic xahutuco ditut erregueac eta buruçaguiac, dio Jaunac.
39 Azquen egunetan berriz, dio Jaunac, guibelerat itzularacico ditut Elamgo gathibuac.