6 Eta horien ondoan, guibelerat itzularaciren ditut Amonen umeetaricaco gathibuac, dio Jaunac.
7 Idumearençat. Hau dio armadetaco Jaunac: Çuhurciaric Themanen ez othe da guehiago? Conseilua galdu da hango semeetaric, alfer bilhacatu da hequien çuhurcia.
8 Ihes, Dedandarrac! Itzul guibelaz, eta lecera jauts çaitezte; ecen Esauren gainera erakarri ditut haren galpena, haren ikarceco eguna.
9 Mahats-ebasleac ethorri balire hire gainera, ez othe leçaquete utz cembait molko? Ohoinac ethorri balire gabaz, beren doia eraman çuqueten.
10 Nic ordean aguerian eçarri dut Esau; gordeac cituenac aguertu ditut, eta ecin itzaliren ditu; larrutuac dire haren umeac, haren anaiac eta hauçoac, eta bera ez da guehiago içanen.
11 Utzatzic hire umeçurçac, nic biciaracico ditut; eta hire alhargunec ene baithan içanen dute beren phesquiça.
12 Ecen hau dio Jaunac: Huna non uhertasuneco uncitic edatera juiatuac etzirenec, hartaric edanen duten nasai; eta hi, garbi bahinz beçala, utzia içanen othe haiz? ez haiz hobengabea beçala gueldituco, bainan edanen dun hazcarqui;