15 Huna non, Israelgo etchea, urrundanic erakarriren dudan çuen gainera, jendaqui bat, jendaqui hazcar, jendaqui çahar, jendaqui bat, ceinaren minçaia ez baituçu jaquinen, eta ez baituçu adituco cer erraten duen, dio Jaunac.
16 Haren gueci-uncia hobi çabaldu bat beçala içanen da; haren guerlariac oro hazcarrac içanen dire.
17 Eta janen ditu çure bihiac eta çure oguia; iretsico ditu çure semeec eta alabac; janen ditu çure ardiac eta idiac, çure mahatsac eta picoac; eta ezpatarequin herrautsico ditu çure hiri hazcarrac, ceinetan baitzinaducan çure sinhestea.
18 Halaric-ere, dio Jaunac, egun hequietan etzaituztet alde bat xahuturen.
19 Erran baleçate: Certaco gare Jainco Jaunac eguin darozquigu hauquiec guciac? ihardetsiren dioçute: Nola bazterrerat utzi bainauçue eta çuen lurrean cerbitzatu baituçue jainco arrotza, hala cerbitzaturen ditutzue arrotzac çuena ez den lurrean.
20 Berri hau eramaçue Jacoben etcheari, eta adiaraz çaçue Judaren etcheari, erraten duçuelaric:
21 Adi çac, populu çoro, bihotzic ez ducana; beguiac içaqui, eta ikusten, beharriac içaqui, eta aditzen ez ducana.