20 Berri hau eramaçue Jacoben etcheari, eta adiaraz çaçue Judaren etcheari, erraten duçuelaric:
21 Adi çac, populu çoro, bihotzic ez ducana; beguiac içaqui, eta ikusten, beharriac içaqui, eta aditzen ez ducana.
22 Ez othe çarete bada ene beldur içanen, dio Jaunac; eta ez othe çarete lotsatuco ene aitzinean? Nic itsasoari eman diot legarra mugarri, bethicotzat legue hautsico ez duena; eta tirainac jokatuco dire eta ecin gaindituco dute; hantuco dire, bainan ez dute iraganen.
23 Populu horri ordean bihotz bat eguin çaio sinhetsgogor eta bihurria; guibelerat eguin dute eta goan dire.
24 Eta ez dute beren baithan erran: Beldur içan gaitecen gure Jainco Jaunarençat, ceinac ematen baitarocu goiçaroco eta berantaroco uria bere ordutan, ceinac urtheco usten nasaicia ematen baitu.
25 Çuen gaixtaqueriec irakurraraci dituzte horiec; eta çuen bekatuec debecatu dute onguia çuen ganic;
26 Ceren ene populuan kausitu baitire gaixtaguinac xoriquetariac beçala celatan egoten direnac, arteac eta segadac hedatzen dituztenac guiçonen atzemateco.