22 Ez othe çarete bada ene beldur içanen, dio Jaunac; eta ez othe çarete lotsatuco ene aitzinean? Nic itsasoari eman diot legarra mugarri, bethicotzat legue hautsico ez duena; eta tirainac jokatuco dire eta ecin gaindituco dute; hantuco dire, bainan ez dute iraganen.
23 Populu horri ordean bihotz bat eguin çaio sinhetsgogor eta bihurria; guibelerat eguin dute eta goan dire.
24 Eta ez dute beren baithan erran: Beldur içan gaitecen gure Jainco Jaunarençat, ceinac ematen baitarocu goiçaroco eta berantaroco uria bere ordutan, ceinac urtheco usten nasaicia ematen baitu.
25 Çuen gaixtaqueriec irakurraraci dituzte horiec; eta çuen bekatuec debecatu dute onguia çuen ganic;
26 Ceren ene populuan kausitu baitire gaixtaguinac xoriquetariac beçala celatan egoten direnac, arteac eta segadac hedatzen dituztenac guiçonen atzemateco.
27 Sarea xoriz bethea den beçala, hequien etcheac betheac dire jocotriaca bildu gaucez; horreletan handi eta aberats eguin dire.
28 Guicenduac eta gorituac dire gaixtoqui bazterrerat ematen dituzte ene erranac; ez dute juiatu alhargunaren çucenaren alde, ez dute umeçurçaren çucena bide onean bidatu, beharrei ez diote justicia bihurtu.