3 Çure beguiac, Jauna, cintasunari beguiratzen dire; jo ditutzu, eta ez dute minic erakutsi; xehacatu ditutzu, eta gaztigua ez dute nahi içan onhetsi; harria beçala gogortu dituzte belharrac, eta ez dute nahi içan bihurtu.
4 Nic, berriz, erran dut: Erromesac dira beharbada eta çoroac, Jaunaren bidea eta beren Jaincoaren leguea ez daquitenac.
5 Goanen naiz beraz handietara, eta minçatuco natzaiote; hequiec ecen eçagutzen dituzte Jaunaren bidea eta beren Jaincoaren leguea. Eta huna hequiec oraino hobequi batean hautsi dutela uztarria eta trencatu lokarriac.
6 Horren gatic lehoinac oihanetic sarrasquituren ditu, otsoac ilhuncean xahuturen ditu, lehoinabarra erne egonen da hequien hirien gainera; handic ilkico den gucia, harrapatua içanen da; ceren murrucatu baitire hequien legue-hausteac, eta gogortu baitire makurrean.
7 Certaz eztituco ahal natzaitzu? Çure semeec bazterrerat naute, eta jainco ez direnez cin eguiten dute; ase ditut eta berceen emazteequin kutsatu dire, eta lilitchoaren etchean lohiquerian ibili.
8 Çaldi berotuac eta garainoac iduri bilhacatu dire; bakotcha bere lagunaren emazteari irrincinaz dago.
9 Tzarqueria horiec ikartu gabe utzico othe ditut, dio Jaunac; eta holaco jendaquitic ez othe du ene arimac aspercunde atheratuco?